XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ote-sorta bizkarrean eta igitaia eskuan, bildurgarri agertzen dala esaten dute Berastegi'n.

Andrea ere ba-duela, diote Oyartzun'en.

Jale eta edale neurrigabea dala, Zarautz'en, Oyartzun'en eta Lizartza'n.

Gauon-gauean menditik jexten dala eta, kezuloan bera, etxera sartzen dala, esan oi dute Lizartza'n, Elduain'en eta Berastegi'n.

Kezuloak garbi nai dituela, eta, ala ez badaude, etxekoai burua mozten diela, Elduain'en.

Etxekoak, gauon-aparia eginda, oera juaten diranean Olentzaro sukaldean sartzen omen da eta Olentzero-enborra'ren suan berotzen: ala diote Oyartzun'en.

Edo bere ote-sortari su eman eta aren suan berotzen omen da, Berastegi'n diotenez.

Erri batzuetan Olentzaro'ren iduria lastozko gizon bat egiteko oitura dute, batik-bait Leitzan, Oyartzun'en, Arakil'en eta Lesaka'n.

Eta iduri oi bizkarrean eramanez, eskean etxez-etxe ibiltzen dira, egunaz umeak eta gauaz larriak.

Oyartzun'en mutillak, beren arteko bat jazten dute Olentzero aurpegia ikatzez beztua, ezpañetan pipa, argia eskuan; bera kaiola batean jarri eta etxez etxe erabilli.

Bera'n, Pasaya'n, Andoain'en eta Elduain'en oitura bera zuten.

Larraun'go errietan olentzaro'ren iduria kezuloan zintzilika egoten da, igitaia eskuan eta txapela buruan, gauerdiko mezaondorarte.

Lesaka'n, Leitza'n eta Arakil'en berriz leio batean jartzen dute.

Eta gero Lesaka'n beintzat lastozko Olentzaro ori erriko plazan erre oi dutela, dio Caro-Baroja'k.

Olentzaro albistari bat dala, Jesùs jaio dalazko berria dakarrela, digute Bera'n eta Oyartzun'en.

Oyartzun'go gazteak Gauonetako eskean dabiltzanak au abesten dute: .

Onen antzekoa da Donosti'n Baroja'tar Pio'k bildu zuen abesti bat ere (10) Olentzero (Intermedios, Madrid, 1931).